Andoaingo pentsiodunak, asteleheneroko hitzorduari hutsik egin gabe

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 12a, 01:00

Pentsio duinen aldeko elkarretaratze jendetsua egin da gaurkoan ere Goikoplazan. Andoaingo pentsiodunak ez dute etsitzen, eta asteleheneroko 12:00etako hitzorduari eusten diote. Astez aste, geroz eta pentsiodun gehiago dira pankartaren atzean biltzen ari direnak, Espainiako gobernuari eta klase politikoari bizimodu duinago bat merezi dutela aldarrikatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!