Euskararen kale-erabilera datuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 12a, 01:00

2017an neurtu zen Zizurkilgo kaleetako euskararen erabilera. Datu esanguratsuak aurkezteko bi saio antolatu dira: Martxoaren 14an, 19:00etan hasita udaletxean, eta martxoaren 15ean, 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko areto balioanitzean. Zizurkil Goiko zein Beheko datuak bereizita jaso dira, lehenengo aldiz, neurketa honetan, eta bien berri emango da bi aurkezpenetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!