Txapel egun bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 12a, 01:00

Txapel egunaren XXV. urteurrena ospatu zuten Zizurkilen larunbatean. Urteurren borobilari lotuta, egun osoko egitaraua prestatu zuten.  Gauean, 100 pertsonatik gora elkartu zen afaritara. Xabier Pellejero izan da aurtengo omendua. Teodoro Hernandorena taldeko Julian Arrastoak jarri zion Txapela. Esker hitzak izan zituen Pellejerok herrigintan lanean jarraitzeko gonbita luzatu zien zizurkildarrei.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Eguerdian, Bukalaiko dantzariek saio ederra eskaini zuten Intxaur pilotalekuan. Adin ezberdinetako dantzariak primeran aritu ziren, bertaratutakoen txalo artean.

Ohiutarari jarraituz, Txapeldunen mus txapelketak zabaldu zuen arratsaldeko egitaraua. Plazaberrin, idi frogak egin zituzten 17:30etan hasita. Pello Joxe San Sebastian eta Iñaki Olidenen idi pareak ziren deman, biak ere sekula plazaratu gabeak. Lan ederra egin zuten. 45 plaza eta bi zinta osatu zituen Pedro Joxeren idi pareak, eta 48 Oliden oriotarrarenak. Xabier Pellejerok antolatu ohi ditu urtero Amabirjin jaietako idi demak, eta haren omenez txertatu dute ekitaldia aurtengo Txapela egunean.

 

Gazta dastaketa egiteko aukera izan zuten zizurkildarrek, ondoren. Leire Lasa eta Irati Irurzun-en trikiti doinuek piztu zuten giroa.

Amaitzeko, Txapel afaria eta Xabier Pellejeroren omenaldia izan ziren. Txapel egun borobila aurtengoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!