Gazteentzako tailerrak apirilean Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 10a, 01:00

Musika, marrazketa eta webguneak izango dira hizpide tailerretan. Apirilaren 6, 13 eta 20an izango dira tailerrak Gazte Informazio Puntuaren eta Ludotekaren eskutik. Izena emateko astelehenean, martxoak 12, zabalduko da.

Musika tailerra

Apirilaren 6an izango da, Lappa musika taldeko kideekin

Musika taldea nola eratu kontatuko dute. Gainera, beraien istoriaren berri emango dute eta instrumentuak egongo dira musika pixka bat jotzeko (musika instrumentuak dituztenak eramatera animatzen dira).

Webguneak sortzen

Apirilaren 13an izango da Kode eskolaren eskutik

Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.

Marrazketa tailerra

Apirilaren 20an izango da Judas Arrietaren eskutik

Judasek proposaturiko ariketa bat egingo da. Bertan izango dira horretarako beharrezkoak izango diren materialak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!