Urnietar ugarik hartu dute parte martxoaren 8ko egunaren harira egin den elkarretaratzean, San Juan 18:00etan plazan. Goizean, Urnietako udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala onartu dute, eta arratsaldean egin den bilkuran parte hartzera animatu dituzte herritarrak.