Argindar eta gas fakturak ordaintzeko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 7a, 01:00

Zabalik dago argindar eta gas kontsumoaren ordainagiriaren zati bat ordaintzeko laguntzak eskatzeko epea. Martxoaren 19ra arte egin ahal izango dute eskaera, ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

Elkarbitzitza unitatean gutxienez adineko pertsona bat edo adin txikiko bat bizitzea, baldin eta diru-sarrerak (elkarbizitza unitatea osatzen dutenen guztiena) 950 eurotik beherakoak badira (aparteko ordain-sarien hainbanaketa kontutan hartuz). Halaber, azkeneko 6 hilabetetan ezin izango da elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonengan errolda aldaketarik gertatu, eta egongo balitz, behar bezala justifikatu beharko litzateke, gizarte zerbitzuetako batzordearen iritziz.

Eskaera osatzeko hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Nortasun Agiria
  • Familia Liburua, adin txikikoak dauden elkarbizitza unitatetan.
  • Elkarbizitza unitatearen dirusarreren ziurtagiriak (2018). Langabetuek Lanbiden izena emana dutelaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • 2018ko urtarriletik orain arteko argindarraren eta gasaren (edo butano bonbona) ordainagirien ziurtagiriak.
  • Kontu korronte zenbakia

 

Aurkezteko epea martxoaren 5etik 19ra izango da, 08:30etatik 13:00etara, Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitzako bigarren solairuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!