Ibili Andoain ekimenaren bigarrengo saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 7a, 01:00

Hiru talde irten dira Goikoplazatik 10:45etan gaurkoan. Ibillaldi luzeenak, Urnietako mugarako joan-etorria egin du; motzena, berriz, Goikoplazan zehar izan da. Anbrosia Olabide egoitzan amaitu dute hiru taldeek; bertako tabernan salda beroa prest zaukaten parte hartzaile guztiek. Guztira 77 parte hartzaile bildu dira ekimenera, otsailaren 21ean egin zen aurreneko saioan beino hiru gehiago.

[Argazkiak]

Berez, otsailaren 28ari zegokion bigarrengo saioa egitea, baina elurteak ekimena bertan behera uztea eragin zuen. Herriko elkarte ezberdinei egokitzen zaie ekimen bakoitzaren koordinazio lanez arduratzea. Gaurkoan Caritas elkarteko kideak aritu dira. Hurrengo saioa martxoaren 14an izango da, eta Bertxin Jubilatuen elkartea dago izendatuta eginkizun horretarako.

Gogoratu behar da adineko jendeari begira antolatzen dela “Ibili Andoain” ekimena, astero. Herri gunean edo inguruan prestatutako ibilbideetan oinez ibiltzera gonbidatzen zaie, eta era horretan etxetik kalera ateratzeko eta jendartean goiz pasa egiteko aukera edukitzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!