Udalerriaren diagnosia egiteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 2a, 01:00

Amasa-Villabonako Udala Agenda 21eko Plan berria garatzen hasia dago. Prozesu horretan, udalerriaren diagnosi partekatua egiteko asmoa iragarri dute. Herritarren ikuspuntua jasotzeko, bi bilera deialdi luzatu dituzte:  Martxoak 6, asteartea. 18:00, Subijana etxea. Martxoak 7, asteazkena, 18:30, Amasako Kultur etxea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!