Amaia Romerori esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 1a, 01:00

Operación Triunfo saioko irabazle den Amaiak Romerok Andoaingo Piano Jaialdian hartu zuen parte gazteagoa zela. Ainhoa Aiertzak, Deiadar Elkarteko kideak, eskerrak eman dizkio Romerori bideo bat bidaltzeagatik non piano jotzaile gazteagoei aurrera jarraitzen animatzen dien.

[Bideoa]

Piano Jaialdiko prestaketa egunak intentsoak izaten dira beti, eta, aurtengoa, bereziki. Operación Triunfoko irabazlea, Amaia Romero Piano Jaialditik pasa ote zen jakinarazi ziguten. OT-ko kantariak piano jaialdian hiru urtez parte hartu zuenez, piano jotzaile gazteei mezu bat grabatzeko proposamena egin nahi genion. Jaialdiko epaile baten irakaslea izandakoa  bere izeba zela jakinda, hari deitu genion. Amaiaren anaiak segituan baiezkoa eman zigun.

Larunbat gauean, iganderako lanak aurreratzen ari ginela, jaso genuen bideoa. Bertan, piano jotzaile gazteei pianoa ikasten jarraitu eta momentu txarrak izan arren, aurrera egin zezatela animatzen zien.

Sare sozialen bitartez, jaialdi amaierako kontzertuan sorpresa izango genuela iragarri genuen orduan. Bideoa editatzen hasi ginen, dena prest izateko.

Iritsi zen igande arratsaldea, iritsi zen unea. Amaiaren jarraitzaileek segituan ezagutu zuten. Beste batzuk, bideoa ikusi ostean. Politena, kantariak piano jaialdiarekin izan duen detailea izan da. Bere hitzak garrantzitsuak dira gazteentzat, eredutzat baitute. Amaiari bere ametsa betetzea opa diogu. Mila esker eta zorte on, Amaia!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!