Antzerki taldea Urretxuko lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 1a, 01:00

Otsailaren 16an "La cita" antzezlana eskaini zuen Urretxuko Labeaga Areotan, antzez-motz antzezlan laburren lehiaketan. Ostiral honetan iraupen laburreko antzezlanen finalera sailkatu ote diren jakingo dute.


 

Belen Merino, Esther Modia, Ixidro Salinas, Juankar Erasun, Julio Nogales eta Lupe Herrero aktore lanetan aritu dira, Mikel Agirregomezkortaren zuzendaritzapean. Lehiaketak iraupen laburreko formatua behar duela izan zehazten du. Merituen artean epaimahaiak honakoak kontutan hartuko ditu: publikoarengana iristea, eta antzezlana zehatza eta adierazkorra izatea. Topaketa publikoaren aurrean esperientzia lortzeko eta beste antzerki talde batzuk egiten duten lana ezagutzeko aukera ona da. Finalerako txartela ostiralean banatuko dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!