Udalaren eskertza oharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 28a, 01:00

Udalak goizean goizetik elurtearen eragina arintzeko lanean aritu direnen lana zoriondu du: “Elurteak hainbat eragozpen eragiten ditu eta zentzu horretan herritarren egunerokoa errazteari begira lanean aritu diren Baso lan-taldeko brigadako kideei, Zerbitzuetako brigadako kideei, Kale-garbitzaileei, Lorezainei eta Udaltzaingoko agenteei –txandan zeudenei, baita nahiz eta librantzan egon, lanera etorri direnei ere– zorionak eman eta eskerrak eman nahiko genizkieke”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!