Elurte Plana aktibatuko dute datozen orduetan Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 27a, 01:00

Euskal Meteorologia agentziek egiten dituzten aurreikuspenak tarteko, Andoaingo Udalak, Elurte Plana aktibatuko du datozen orduetan.

Honako hauek dira iragarpenak: 

Gaur, asteartea, hilak 27:

- Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik 00etatik 12etara - Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik 18etatik 24etara Bihar, asteazkena, hilak 28:
- Alerta Laranja elurragatik 00etatik 15etara

Horiek horrela, Andoaingo Udalak gogorarazi nahi die herriko komertziante zein bizilagunei beraien establezimendu eta atari aurreko espaloia garbitu ahal izateko gatza izango dutela eskuragarri Udaltzaingoaren bulego nagusian.

-Udala: 943 30 08 30
-Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!