Xabier Leteren Kontrapas eta Habanera kantuak jo eta abestu dituzte musika eskolako ikasleek. Ondoan izan dituzte Bosko Anitz txaranga, Txanbolin txistulari banda eta musika eskolako ikasle ohiak. Egun 150 ikasle inguru ditu Lourdes Iriondo Udal musika eskolak, eta orain dela 33 urte sortu zen.