Hazten doan protesta, pentsio duinen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 26a, 01:00

Bizi kalitate prekarioa salatuz eta pentsio duinak eskatuz 150etik gora lagun bildu dira Goikoplazan gaur eguardian. Estatuko udaletxe guztien aurrean astelehenero elkarretaratzeak egiteko deia luzatu zen orain aste batzuk, eta pentsiodunen artean poliki-poliki zabaltzen ari da mezua. Andoainen 30 lagun izan ziren aurreko astean bildu zirenak, ehundik gora oraingoan, eta bertaratutakoek adierazi dutenez, hazten joango da astez aste. Aspalditik sentitzen duten haserrea kalean adierazteko bide egokia ikusten dute astelehenetako mobilizazioa.

[Argazkiak]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!