Errugbi eskolen topaketa bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 27a, 01:00

Ikuskizun ederra hartu zuen Danena futbol zelaiak igande goizean. Ampo Ordiziak, Donostiako Errugbi taldeak, Errioxako taldeak eta Gasteizko Gaztedi errugbi eskolek topaketa berezia ospatu zuten bertan. 10:00etan hasita eta eguerdira arte, maila ezberdinetako taldeen arteko partidak izan ziren gozagarri. Jende asko gerturatu zen Danena futbol zelaira ikuskizunaz gozatzera. Jokalariek nahiz ikusleek, goiz ederra igaro zuten.

[Argazkiak]    [Bideoa]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!