Ainhoa Mendia, neguko triatloiko Euskal Herriko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 26a, 01:00

Ainhoa Mendia billabonatarrak txapela jantzi zuen atzo Erronkariko neguko triatloiean. Froga gogorra da Erronkarikoa; 8’3 km korrika,  23 km bizikletan eta, amaitzeko, 10 km iraupen eskian.  Ibilbide aldapatsuetan barrena ibili ziren triatloilariak. Ainhoa Mendia billabonatarrak neguko triatloiko Euskal Herriko txapela jantzi zuen frogan egindako lan onagatik.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!