Musika Bandak Andoaingo kaleak berotu zituen igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 26a, 01:00

Udal Musika Eskolako Bandak kalejira berezia egin zuen Andoaingo kaleetan barrena igande eguardian, Mikel Emezabalen zuzendaritzapean. Pasodobleak, baltsak, Mexikoko korridoak, The Beatles eta Abbaren doinuak... denetik jo zuten eta entzule ugari topatu zuten bidean. Izan ere, Piano Jaialdiak Euskal Herriko bazter askotatik jendea erakartzeaz gain eguraldia ere kalera atera eta pintxo potean parte hartzera gonbidatzen zuen horietakoa izan zen.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!