Musika eskolako eraikinaren kanpoko paretak eta zutabeak eta gela barruko ateak margotu egin dituzte. Era berean, bolatoki ondoko sarbidea eraberritu, eta barandak ipini dituzte. Aurrerantzean, horixe izango da musika eskolarako sarbidea.
Ospakizuna
Hainbat berrikuntza bere horretan utzi beharrean, ekitaldi berezia antolatu dute datorren astelehenerako:
17:30etan hasiko da eta musika eskolako ikasleak ez dira bakarrik egongo. Izan ere, Bosko Anitz txaranga, Txanbolin txistulari banda eta musika eskolako ikasle ohi batzuk ere parte hartzekoak dira. Xabier Leteren bi abesti joko dituztela iragarri dute: Kontrapas eta Habanera. Ekitaldia irekia da.