Egitarau anitza Andoainen martxoaren 8aren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 23a, 01:00

Andoainen martxoaren 8aren inguruan egitarau oparoa prestatu da aurtengoan ere. Era guztietako ekitaldiak martxoaren 1ean hasi eta bi astetan luzatuko dira. Antolaketan parte hartu duten Andoaingo udal ordezkari politikoek, udal teknikariek eta herriko kultur eragileek egin dute egitarauaren aurkezpena.

Hona egitaldiak egunez egun:

 

Osteguna 1:

- “Pausoz pauso” ekimenaren aurkezpena. Omendautako 8 emakumerekin solasaldia. Kartel lehiaketaren sari banakerta gelan. Yolanda Pastor da aurtengo kartelaren gilea. Bastero, 18:30.

- Pintxo-pote feminista, berdintasunaren alde. Herrian zehar, trikitilariekin batera. Bastero Plaza, 20:00.

 

Ostirala 2:

- “Algodonerako emakumeak. Kaleko ekintza fotografikoa”. Artea eta emakumearen inguruko hausnarketa egiteaz gain, Algodonerako emakumeak omenduko dira kaleko ekintza artistiko baten bitartez. Sylvia Ayerra artistaren eskutik. Urigain kultur etxea, 18:00.

 

Larunbata 3:

- “Algodonerako emakumeak Kaleko ekintza fotografikoaren tailerra, jarraipena. Urigain, 11:00.

 

Asteartea 6:

- “Andoaingo emakumeen aztarnak. Gure ekarpena herriko historiari”. Proiekzioa eta mahaingurua ekitaldi aretoan. Andoaingo hiru emakumeek beraien bizi esperientziak kontatutako dituzte. Moderatzailea: Jone Larrañaga. Bastero, 18:00.

 

Osteguna 8:

- “Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak”. Erakusketa Itsaso Mendiluzeren eskutik. Martxoaren 8tik 14ra Basteroko erakusketa gela.

- “Andoaingo emakumeak Euskalduna Futbol Elkartean” erakusketa. Martxoaren 8tik 11ra bitartean. Juanita Alkain plaza.

 

Ostirala 9:

- Autodefentsa tailer irekia. Gazte lokala, 17:15.

- “Giltzadun etxea” (Tanttaka) antzezlana euskaraz. Bastero, 21:30.

 

Larunbata 10:

- “Pausos pauso” ekimena, martxa-kalejira eta ekitaldia. Andoaingo emakume izendatuak omentzeko ekitaldia. Bastero plaza, 12:00.

- Emakumeen bazkaria. Oianume, 14:00.

- Kamixetak kustomizatzeko tailerra. Gazte lokala, 17:30.

 

Igandea 11:

- Euskaldunako emakume jokalari-ohien arteko futbol partida. Ubitarte, 12:00.

- Clara Peya Oceanes, musika emanaldia ekitaldi aretoan. Bastero, 20:00.

 

Osteguna 15:

- “Aurreritziak desegiten” bideo-foruma. Gazte lokala, 18:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!