Gernikako arbolaren kimua , P.M. Otaño plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 2a, 01:00

Gernikako arbolaren kimua jarri berri dute Zizurkilgo plazan. Martxoaren 3an, larunbatarekin, 'Memoria, sustraietatik kimuetara'  ekitaldia egingo dute Teodoro Hernandorena Kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Ekitaldi xume eta goxoan, indarkeria ezberdinen biktimak omenduko dituzte

2016ko abuztuan bozketa bidez herritarrek haritza jartzea erabaki zuten plaza berrituan, eta plazari amaiera emango dion azken lana izango da landaketa.

Martxoaren 1ean egin zuten landaketaren amaiera. Gernikako juntetxeko arduradunei harrera instituzionala egin ondoren, zuhaitzaren landatzea irudikatu zuten, juntetxeko arduradunek, Zizurkilgo Udaleko kideek eta San Millan eskolako haurrek.

 

Herri aurkezpena: Martxoak 3, larunbatez, 12:30etan, "Memoria, sustraietatik kimuetara"  ekitaldia egingo da Teodoro Hernandoren Kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Gernikako haritzaren sinbolismoa baliatuz, aitortza ekitaldi bat izan nahi du ekitaldiak. Hitzaldiak, musika eta poesia tartekatuko dira besteak beste, memoriadun herri bat aldarrikatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!