Zaindu behar den harrobia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 23a, 01:00

Denboraldi berria hastear dagoela, Andoaingo Txirrindulari Eskolak taldeko argazkiak egin zituen Goikoplazan. Kadete mailakoek Ibaetan ekingo diote denboraldiari, asteburu honetan. Alebin eta infantil mailakoek, hurrengo asteburuan Andoainen.

[Bideoa]

Hogeita hamabosgarren denboraldiari ekingo diote, aurten. Andoaingo Txirrindulari Eskolaren aurkezpen txartelak ondotxo adierazten baitu: "1984ko irailaren 12an sortu zen txirrindulari zale eta guraso talde baten eskutik, Arrate frontoian egindako bilera baten ondoren". Geroztik, harrobia lantzen duen kirol talde eredugarria da Andoaingoa. Dozenaka haur eta gazte igaro da bertatik, eta transmisioari garrantzia handia ematen diote. Aurten, esaterako, Manterola eta Velasco gazteak entrenatzaile-laguntzaile paperean arituko dira. Bi kide horien eta gehiagoren adierazpenak bideoz ikus daitezke aiurri.eus gunean.

Andoaingo Txirrindulari Eskola

Eskolartekoak

Lizar Zuriarrain, Eñaut Barriola, Xanet Manterola, Eneko Ugartemendia, Eneko Tena, Ander Arruabarrena. Argazkian falta da: Haritz Georg. Entrenatzaileak: Aitzol Zuriarrain, Josu Iraola, Pedro de Godos, Jose Sanchez.

Alebinak

Izaro Etxarri, Ixiar Alkain, Igor Bereziartua, Xuhar Etxezarreta,Oskitz Sagredo, Aner Miner, Imanol Lertxundi, Oihan Amilibia. Argazkian falta da: Oihan Azkonobieta. Entrenatzaileak: Jon Mikel Mujika, Jose Luis Barberena.

Infantilak

David Pacheco, Ibai Vela, Iker Atxaga, Iker Balbas, Izaro Zuriarrain, Markel Etxarri, Ganix Ormazabal, Iker Ugartemendia, Igoin Pikabea. Entrenatzaileak: Peio Manterola, Aitzol Zuriarrain, Iñaki Arin.

Kadeteak

Peru Alkain, Ekain Mitxelena, Mikel Goikoetxea, Iker Atxaga, Ibai Omeñaka, Jokin Jauregi, Unai Galarza. Entrenatzaileak: Jon Goikoetxea, Peio Manterola, Koldo Velasco, Iñaki Arin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!