Zer dela eta azoka bat antolatzea?
Urtero izaten dira likidatu beharreko erakusleihoak, produktu berriei lekua egin diezaiegun.
Sukalde edo logela osoa berritzeko intentzioarekin doanak, bilatzen duen horrekin buelta daiteke etxera?
Bai. Aurten bi sukalde, sala bat, logela arrunta eta haurrentzako bi logela ditugu likidazioan. Aukera ona da hori bilatzen duenarentzat.
Espazio osoez gain, altzariak atalka eros daitezke ezta?
Bai, normalean deskontu garrantzitsuenak espazio osoetan egiten dira. Baina horiez gain, altzari osagarri, apalategi, mahai, loreontzi eta horrelakoetan ere deskontu oso onak izaten dira. Gainera, merkealdi horiez gain, azokak iraun bitartean, gure bi dendetako produktu guztietan %15eko deskontua eskaintzen dugu. Beraz, denean dago merkeago.
Zein da zuen azoketara gerturatzen den jendearen profila?
Andoain, Hernani eta Urnietako jende asko gerturatzen da. Donostia, Lasarte-Oria eta Usurbil aldeko jendea ere etorri izan da azokara. Adin tarte ezberdinetako jendea gerturatzen da, beharra duen edonor azken finean.
Moda ikuspegi batetik altzari batek epe muga bat duela esango al zenuke?
Modarekin koloreak, telak, testurak pixka bat aldatuz doaz, baina altzaria ez doa arroparen abiadura berean. Normalean gehiago izaten da beharra, moda baino. Normalean etxean beti egoten delako aldatu beharreko txokoren bat: haurren gela, altzariren bat, koltxoi edo osagarriren bat...
Non dago, zuen kasuan, arrakastaren gakoa?
Aurten 54 urte egingo ditugu sukaldeak egiten hasi ginenetik, eta jendeak gehienbat horregatik ezagutzen gaitu. Urtean zehar izaten ditugun bezeroen ehuneko handiena sukaldeen inguruko gauzen bila etorri ohi da.
Zer esango zenioke jendeari, zuen azokara gertura dadin?
Urnietako Igarategi industrigunean gaude. Buelta bat egitera etor daitezela. Gauza politak, interesgarriak ditugu. Anima daitezela, ongietorriak dira denak.