'Sin Mala Intencion' taldearen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 22a, 01:00

Sin Mala Intención taldearen “Esas cosas” diskoaren aurkezpen-birak aurrera darrai, datorren martxoak 2an, ostirala, 20:30etan hasita Villabonako Gurea Antzokian eskainiko duen kontzertuarekin. Gainera, diskoko bigarren single-a izango den “Las sobras del amor” abestiaren bideoklipa proiektatuko dute, prentsan aurkeztu baino egun batzuk lehenago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!