Errugbi eskolen topaketa, igandean

Otsailaren 25ean ekitaldi berezia hartuko du Danena futbol zelaiak. Izan ere, errugbi taldeen arteko topaketak antolatu baitituzte bertan. Ampo Ordizia, Donostiako Errugbi taldea, Errioxakoa eta Gasteizko Gaztedi taldeetako kategoria ezberdinetako jokalariak arituko dira bertan, 10:00etan hasita. Errugbia ezagutu eta gozatzeko aukera paregabea, beraz, Zizurkilen bertan.

Hamarnaka neska-mutil elkartuko da Danena futbol zelaian, datorren igandean. Goizeko 10:00etatik aurrera, partida ezberdinak izango dira jokoan. 10 urtetik azpiko jokalariek osatutako taldeak lehiatuko dira alde batetik, 12 urtez azpikoak bestetik. Eguerdira arte errugbiaz gozatzeko aukera izango dute Danenara bertaratzen direnek. Festa amaitzeko, pintxo goxoak dastatuko dituzte kirolari gazteek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!