Aurrekontua onartzeko akordioa lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 21a, 01:00

Ordezkaritza duten EH Bildu, Ganemos eta Irabazi alderdiek akordio proposamena lortu dute, 2018ko Udal aurrekontua onartzeko. Haiei batu zaie atxekiturik gabeko zinegotzia eta, gauzak horrela, osteguneko batzarraldirako gehiengo osoa ziurtatuta daukate.

Izaera sozialeko aurrekontuak direla nabarmendu zuten solaskide guztiek, urte osoan zehar izan duten sintonia onaren ondorio lortu dena. Negoziazio luzeak izan direla ere, erantsi zuten.

Dagoeneko EAJ-PNV alderdiak iragarri du ez dituela aurtengo aurrekontuak babestuko. Prentsara bidalitako oharrean, gobernu taldeak eurenganako izan duen borondate falta adieraztearekin batera hainbat proposamen luzatu dituzte.

Pentsatzekoa da, agintaldi osoan zehar egin bezala, PSE-EEk aurkako botoa emango duela.

Informazio osoa, zabal, Aiurri astekarian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!