Herri Ostatua kudeatzeko lehiaketa luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 20a, 01:00

Luzatu egin dute Larraulgo Ostatuko taberna-jatetxea bost urtez kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea. Martxoaren 9ra arte zabalik egongo da horretarako aukera. Interesa duenak Larraulgo udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko du dokumentazio guztia. Proposamenarekin batera, Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguan eskatutakoa aurkeztu beharko da, hau da, 3.000 euroko bermea. Informazio gehiago: 943 693 042, www.larraul.eus edo idazkaria@larraul.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!