"Linbo Planeta" ikuskizunareko sarrerak lortu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 19a, 01:00

8 sarrera bikoitz zozkatuko dira otsailaren 22 arte izena ematen duten urnietarren artean. Irabazleak otsailaren 23an jakinaraziko dira. Zozketan parte hartzeko izena eman behar da Urnietako Udalaren webgunean. Ikuskizuna otsailaren 25ean izango da 17:30etan, Saroben.

 

Dejabu Panpin Laborategiak eskainiko du  “Linbo Planeta” familia ikuskizuna. 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago; beraz, familian ikusteko ikuskizun aparta da.

Zuzendaria: Ainara Gurrutxaga.
Eszenografia: Urko Redondo.
Aktoreak: Miren Alkala y Alvaro Garayalde.

Sinopsia

Inork oroitzen ez duen leku bat. Hondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada.

Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria.

Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Linbo txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!