Erorketak ekiditeko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 18a, 01:00

Adinduen osasuna eta harreman sozialak sendotzeko asmoz, Udalak ibilbideak antolatu ditu Andoainen eta inguruetan, Osasun Sailarekin, herriko gizarte elkarteekin eta jubilatu elkarteekin batera.

Astean behin oinez egiteko txangoak izango dira. Txanda bakoitzean Andoaingo elkarte bat antolaketaz arduratuko da.

Tailerra jubilatuentzat

Otsailaren 21ean ibilbideei hasiera eman baino lehen, Udalak erorketak ekiditeko tailerra antolatu du. Doakoa da, baina gonbidapena behar da sartzeko. Eskuragarri daude Basteron, jubilatu elkarteetan eta Allurralden. Tailerra otsailaren 19an izango da 17:00etan, Basteron.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!