Eskubaloizaleentzako hitzordua Urnietako Udal kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 17a, 01:00

Aritzbatalde taldea garaitu zuten mutilek (24-25), sailkapenaren lehen postuei eusteko baliagarria. Asteburuan partida garrantzitsua jokatuko dute, Zumaiako Pulporen aurka. Klubetik deialdi berezia egin diete zaletuei, animatzera hurbil daitezen. Gaur izango da (17:45), Kiroldegian. Neskak ere garaile izan ziren, Egiaren aurka (19-26). Igoera fasea eskura daukate.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!