Emakumeentzako Jabekuntza eskolako egitaraua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 16a, 01:00

Emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da Jabekuntza Eskolaren helburua. Ikastaroak doakoak dira, eta matrikulazioa epea ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago amaituko da. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko da eskatuz gero.

[Bideoa]

Egitaraua:

Pixelarte: Ikus-entzunezko ahalduntzerako tailerra

Eguna: Otsailak 24.

Ordua eta lekua: 10:00-13:30/15:30-18:00 Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Pixelatu Elkartea.

Algodonerako emakumeak. Kaleko ekintza fotografikoa

Egunak: Martxoak 2 eta 3.

Ordua eta lekua: 18:00(martxoak 2) eta 11:00 (martxoak 3) Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Silvia Ayerra.

Batukada Feminista ikastaroa

Egunak: Martxoak 12, apirilak 9, 23, maiatzak 7, 21 eta ekainak 4.

Ordua eta lekua: 19:00-20:30 Gazte Lokala.

Dinamizatzaileak: Arantza Vicedo eta Ainara Sarasketa.

Hazkuntza eta hezkuntzaren ardura berdintasunaren aldeko bidean

Egunak: Apirilak 10, 17, 24 eta maiatzak 2, 8, 15.

Ordua eta lekua: 17:30-19:00 Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Ametsondoa Elkartea.

Teoria Feminista

Egunak: Apirilak 11, 18, 25 eta maiatzak 2, 9, 16, 23.

Ordua eta lekua: 18:00-20:00 Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Emagin.

Emoziotegia. Bizirik gaude eta beraz sentitzen dugu!

Egunak: Apirilak 17, maiatzak 8, 22 eta ekainak 12, 19.

Ordua eta lekua: 18:00-20:00 Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Nerea Redondo

Menopausia eta autoezagutza

Egunak: Apirilak 18, 25 eta maiatzak 2, 9, 16, 23.

Ordua eta lekua: 16:30-18:30 Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Clara Wolfram.

Emakumeen esku, sendabelarrak

Egunak: Maiatzak 10, 17, 24, 31.

Ordua eta lekua: 18:00-20:00 Urigain Kultur Etxea.

Dinamizatzailea: Cristina Lizarraga.

Autodefentsa tailerra

Egunak: Ekainak 16 eta azaroak 17.

Ordua eta lekua: 10:00-14:00/16:00-20:00 Polikiroldegia.

Dinamizatzailea: Emagin.

Jatorri anitzetako emakumeen elkargune multikulturala

Egunak: Martxotik aurrera (parte-hartzaileek definituko dute eguna eta ordua).

Lekua: Urigain Kultur Etxea.

 

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:

Urigain Eraikina, 1 bulegoa. Telefono zenbakia: 943 300 830 Ext. 397. sbarrenetxea@andoain.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!