Igandean, otsailak 18, On Bosko krosaren laugarren edizioa antolatuko du Salesiar Ikasketxeak. Goizeko 11:00etan hasiko da, ikastetxetik bertatik. Aurtengoan, gainera, lasterketa bi modutara egin ahal izango da. Lehena, zazpi kilometrokoa, lasterka. Bigarrena, sei kilometrokoa, Nordic walking parte hartzaileenzat. Aurretik izena eman daiteke herrikrosa.eus webgunean eta ikastetxean, 10 euro ordainduta. Eta baita, nola ez, egun berean ere. Antolatzaileek dutxa beroa eta salda ziurtatu dituzte, parte hartzaile guztientzat. Baita sarien zozketa ere.