Iker Casadok irabazi du Andoain laburrean bideo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 15a, 01:00

"Andoaingo guduaren egunerokoa" izeneko lanarekin irabazi du Iker Casadok. Euskarazko sorkuntza eta euskararen erabilera sustatzea da lehiaketaren helburua. Aurtengoan inoizko parte hartzerik handiena izan da, 10 parte-hartzailerekin.

[Argazkiak]

Irabazleen zerrenda:

1. "Andoaingo guduaren egunerokoa". Iker Casado (400 euroko saria).

2. "Arantzarik gabe". Denis Leiza eta Olatz Perez (200 euroko saria).

3. "Errautsak". Oier Hernandez, Carlos Blanco eta Egoitz Cobo (100 euroko saria).

 

Epaimahaia ikus-entzunezkoen eremuko hiru adituk osatu dute: Joxepelipe Auzmendi (telebista eta bideo produktorea), Ainhoa Morales (telebistako 2. kamera) eta Joseba Sacristán (kazetaria eta Gazteako esataria).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!