Elizasu eta Imaz GIF deialdira deituak daude

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak aditzera eman duenez, Eneko Elizasu eta Nora Imaz larunbatean burutuko den kontzentraziora deituak izan dira. Kontzentrazioa Donostiako Paco Yoldin igerilekuan izango da, eta entrenamendua 12:00etatik 14:00etara burutuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!