Hastera doa Aiztondoko pilota topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 15a, 01:00

Otsailaren 17an hasi, eta apiriliaren 28an amaituko da Aiztondoko pilota topaketa. Asteasun jokatuko dituzte aurtengo finaleko partidak. Beste urte batez, Aiztondo bailara osatzen duten Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkileko 125 pilotarik parte hartuko dute. 

 

Aipaturiko herrietako pilota eragileek antolatutako topaketa da hau, Aiztondo Mankomunitateak eta 6 herri hauetako  udalen babesa dutelarik. 

Topaketa, 6 maila eta era ezberdinetan jokatuko da: eskuz eta palaz.

Eskuari dagokionez, aurrebenjaminek, igandetan goizeko 10:00etan jokatuko dute Alkizako frontoian otsailak 18an hasita. Benjaminek, otsailak 23an hasiko dute topaketa. Villabonan eta Adunan ostiraletan eta 18:00etan hasita jokatuko dute. Alebinek, Zizurkilen izango dute zita, hauek ere ostiral arratsaldetan jokatuko dute eta otsailak 23an hasiko dute topaketa. Infantilen partidak, ostegunetan izango dira, hauek Alkizan izango dute jokatzeko lekua eta otsailak 22an hasiko dira.

Palari eta neskei dagokionez   alebin eta infantil-kadete mailetan jokatuko dute.  Nesken sedea Asteasu izango da eta partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, otsailak 17an hasita.

Aipatu bezala, topaketa otsailak 17an hasiko da eta finalak Asteasun jokatuko dira apirilaren 28an arratsaldeko 16:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!