Baserriko bizimodua eta bertako animaliak protagonista dituen ikuskizuna eskaini dute Andoaingo Udal Musika eskolako haurrek, Katrin Iturraldek eta Txitxu Castrok zuzenduta. Eszenografia ikusgarriaz eta J. Higgins, J, Jacobson musikarien doinuez baliatu dira Inauteri giroko kontzertu bufoa eskaintzeko. Leporaino bete da Basteroko auditorioa.