Integrazioan sakontzeko lankidetza hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 9a, 01:00

Udalaren, Atzegiren eta Gureak enpresaren artean, "Pauso berriak" izeneko hitzarmena sinatu dute.

Andoaingo Udalak Gureak eta Atzegi erakundeekin duen lankidetza hitzarmena berritu du. Azken zortzi urteetan, hitzarmen horri esker Aihotz Albisu Andoaingo Udaletxeko langilea da. Estimatua da bere lana Udal langile eta herrikide askoren artean. Udala pozarren dago, ohar bidez adierazi bezala: "Badakigu Aihotzek gauza asko ikasi dituela, gurekin egon den urte hauetan guztietan. Lan dinamikak arduratsu izaten erakutsi dio". Lan ugari eta ezberdinak egiten ditu: "Administrazioko lanetan laguntzen du, gutunak sobreetan sartu, udaletxeko sail ezberdinetan posta banatzen du, Udaltzainei galdutako objektuak identifikatzen laguntzen die, karpetak antolatzen ditu, Haurreskolan ere haurrei bazkaria banatzen aritzen da". Udaletxeko lanetan murgilduta, lankide bat gehiago da. Erakundeak, enpresak edota ikastetxeak animatu nahi ditu Udalak proiektu honetara batzera:  "Guztiak ateratzen baikara irabazten".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!