Inauteriak 2018

Pintxo pote musikalak kalea hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 9a, 01:00

Ikastetxeek arratsaldean eman diote hasiera igandera bitartera luzatuko diren inauteriei, eta ilunabarrean Pintxo Pote musikalak hartu du festa giroaren lekukoa Andoaingo kaleetan barrena. Olagain taldeko txistulariak, Udal Musika Eskolako abesbatza eta musikariak, Alberto Agirre abesbatza eta Kantu Kale Jirako kideak Bastero Plazan bildu ondoren, euskal kantuez osatutako kantutegia berritu dute, Kale Nagusian behera abiatuta. Lehenbiziko aldia izan da halako ekitaldia antolatu dela, eta hurrengo urtetan ziur errepikatu dela, ikusita lortu duen arrakasta.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!