Inauteriak 2018

Andoaingo ikastetxeak kalejiran ibili dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Andoaingo ikastetxetako ikasleek eskola utzi eta kalera irten dira festara, inauteriek eskatzen duten legez. Gora Kale Txiki txarangak eta dultzaineroek lagunduta, Bastero Plazan bildu dira lehendabizi arratsaldeko 15:15etan eta Kale Nagusian behera abiatu dira. Goikoplazan amaitu dute desfilea, bidean dantza eta salto ugari egin eta gero. Inauterietan ondo pasatzeko gogo bizia erakutsi dute La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi Ikastola eta Ondarretako ikasle gazteek.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!