Fleming eta Zubimusu ikastolako gaztetxoenek mozorroturik eta alai eman diote hasiera aurtengo inauteriei. Fleming ikastetxeko gaztetxoenek horren ezagunak diren Grimm anaien istorioei bizia eman nahi izan diete inauteri hauetan eta edurne zuri, ipotxak, pinotxo eta jepeto bezalakoak ikusteko aukera izan da herriko kaleetan zehar.
Zubimusu ikastolako haurrak ordea masai tribu afrikarrez mozorrotzea erabaki dute eta Olaederra kiroldegian kolore eta mota ezberdinetako tribuen ikustaldiaz gozatzeko aukera izan da. Ondoren gainera bi ikastetxeetako haurrak merienda paregabe bat dastatzeko aukera ere izan dute.