Mintzalaguna egitasmoa indartsu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 7a, 01:00

Euskararen erabilera sustatzeko helburuz sortu zen mintzalaguna egitasmoa 2011an. Egun inoizko kopururik altuena du egitasmoak 57 mintzalagunekin. Zortzi bideoz osatutako kanpaina jarri dute abian, Mintzalagun gehiago bilatzeko eta denen artean euskara sustatzen jarraitzeko.

[Bideoa]

Ainara Rodriguezek, Andoaingo Udaleko euskara zinegotziak, hartu du lehenengo hitza datu orokor batzuk plazaratuz: "57 mintzalagunetatik 40 dira euskara praktikatzera etorri direnak, bidelariak deritzogunak, eta 17 euskara praktikan jarri nahi dutenei laguntzen dietenak, bidelagunak deitzen diegu horiei. Astean ordubetez elkartzen dira euskara praktikatzeko kafe bat hartuz edo paseatuz, beti ere lotsa alde batera utzi eta hanka sartzeko presiorik gabe".

Ondoren, Ainara Loiarte Andoaingo Mintzalagunaren koordinatzailearen eta AEK euskategiko kidearen txanda izan da. "Urtetik urtera mintzalagun kopurua hazten doa, eta jendeak urtetik urtera errepikatzea da igoera horren ondorio. Mintzalagunok esaten dugun moduan euskara indartzeko modua ahoz aho, bizi-bizi egitea da, eta euskararik txarrena egiten ez dena".

Azkenik, andoaindarrei deialdia luzatu die bidelari nahiz bidelagun gisa mintzalagunak izateko. Informazio gehiago Udaleko euskara zerbitzuan edo Andoaingo AEK euskaltegian jaso daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!