Ana Arillari omenaldia egin dio Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 7a, 01:00

Ana Arilla Amasa-Villabonako Udaleko administrariak erretiroa hartuko du, eta Udalak omenaldia egin dio urte luzez egin duen lana eskertu nahian. Udala bizileku eta lantoki izan du Arillak. Txikitako argazkiez eta Oihana Iguaranen bertso batez osatutako oroigarria oparitu diote.

[Bideoa]

Aita, Luziano Arilla, herriko aguazila izan zen, eta ama, Maria Dolores Iñurrita Udaleko garbitzaile. Maite Izagirre. Maite Izagirre alkateak eskerrak eman dizkio urte luzez egindako lanagatik: "Gazte-gazte hasi zinen lanean Udalean, herritar guztiekin oso atsegina izanez. Asko eman diguzu, eta asko zor dizugu. Zorte ona izan dezazula zure bizi berrian, eta badakizu hau zure etxea da, eta beti izago da"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!