Martxoak 8an greba feminista

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 7a, 01:00

Andoaingo asanblada feministak greba deitu du martxoaren 8rako. Horretarako, asanblada irekia antolatu du otsailaren 15ean 19:30etan, Gaztetxean.

Asanblada feministaren oharra:

Andoainen ere emakumeok* planto egin nahi diogu sistema kapitalista heteropatriarkalari, martxoak 8ko grebarekin bat eginez. Kaleak hartu eta elkarturik daukagun indarra erakusteko unea da, sistema zapaltzaile honi aurre egiteko unea.

Ikasle, langile, zaintzale, gazte, heldu... guztiok dugu zer aldarrikatu greba honetan. Beraz, animatu M8a nola antolatuko dugun pentsatzeko egingo dugun asanblada irekira, otsailaren 15ean 19:30ean, Andoaingo Gaztetxean. Guztion ekarpenak izango dira baliagarri!

MARTXOAREN 8an, ANDOAINGO EMAKUMEOK* ERE PLANTO!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!