Udalak hilero 85 euro emango dizkio Federazioari programan parte hartzen duten eta herrian erroldatuta dauden ume bakoitzeko. Proiektuak duen kostuaren %33 ordainduko du Udalak, hilean 50 euro. Gainera, hileko eta parte-hartzaileko 35 euroko beste kuota bat ordainduko du ezintasun aitortua duten adingabeak artatzeko programan. Jarduera anitzeko programa Allurralden egingo da ekainaren 30 arte.