Elurte Plana aktibatuko du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 6a, 01:00

Euskal Meteorolologia agentziek datozen egunetarako egiten dituzten aurreikuspenak tarteko, Andoaingo Udalak Elurte Plana aktibatuko du datozen orduetan. Gaurko abisu horia iragarri dute, eta biharko eta etzirako abisu laranja.

Udalak gogorarazi nahi die herriko merkatariei zein bizilagunei establezimendu eta atariak garbitzeko gatza eskuragarri egongo dela Udaltzaingoaren bulego nagusian. Ustekabe edota oharretarako telefono zenbaki hauek jarri ditu Udalak eskuragarri:

Udala 943 30 08 30

Udaltzaingoa 092 / 900 300 819

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!