Inauteriak 2018

Badatoz inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko otsailaren 9a

Inauteriak ate joka dira, eta giroan sartzeko lehen zita asteazkenean izango da Oier Araolazaren eskutik, “Neguko festak, Inauteriak dantzan” hitzaldia Urigainen, 18:00etan. Ostegunetik igandera bitarte ez du etenik izango festak.

Egitaraua osorik:

Otsailak 7, asteazkena

18:00 “Neguko festak, Inauteriak dantzan” hitzaldia Urigainen. Hizlaria: Oier Araolaza.

Otsailak 8, osteguna

15:00 Haurren ospakizunaren hasiera, ikastetxeetan.

15:15 Ikasleen kalejira Bastero plazatik Zumea kalera eta handik Goikoplazara. Txarangak eta dultzaineroek lagunduta. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolastokian.

16:15 Dantza jaialdia Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin, Ondarretan.

17:15-20:00 Beldurrezko etxea Gazte lokalean.

18:00 Maskara Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Urigainen.

19:00 Pintxo-pote musikala Goikoplazatik Kale Nagusira: Olagain txistulariak, Alberto Agirre Abesbatza, kantu kalejira eta udal Musika Eskolako ikasleak.

Otsailak 9, ostirala

17:15 Mozorro festa Gazte Lokalean.  Askari berezia gazte kuadrila guztientzat. Mozorrotuta etorri!

18:00 Udal Musika Eskolaren “Basetxean” emanaldia Basteron.

18:00-19:30 Maskara Lehiaketaren erakusketa Urigainen.

Otsailak 10, larunbata

10:30-11:30 Maskara Lehiaketaren erakusketa Urigainen.

11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa.

12:00 Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale.

12:00-13:15 Soinuak Musika Eskolakoen kalejira. Eguraldi txarrarekin, Ondarretan.

17:00-20:30 Inauteri desfilea Txitibar plazatik Goikoplazara.

18:00-19:30 Maskara Lehiaketaren erakusketa Urigainen.

23:00-03:00 Gazte jai disko festa Nafarroa plazan.

Otsailak 11, igandea

12:00 Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale.

17:30 Haur festa Goikoplazan: "Reziklator" ikuskizuna. Eguraldi txarrarekin, Ondarretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!