Hungariako Kaldereroak Puigdemontekin heldu dira Andoainera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 4a, 01:00

Ontza elkartetik abiatu dira, eta Juan Batista Bataiatzailea zahar egoitzan lehen geldialdia egin dute. Ondoren Goikoplazarako bidea hartu dute, bertan kanpaldia jartzeko asmoz. Kaldereroek ezusteko galanta eman diete bertara hurbildu direnei: Carles Puigdemont ekarri dute ezkutatuta!

[Argazkiak]

[Bideoak: Kaldereroak | Udaletxetik adierazpena]

Nonbait, Puigdemontek Belgikako txokolate erreserba guztiak jan ditu, eta handik kanporatu egin dute horrexegatik. Presidenta udaletxera igo da, erreginekin batera. Balkoira atera, eta bertatik adierazi du Kataluniakoa ez doala aurrera, eta berak nazio proiektu berri bat behar duela. Horrexegatik, Andoaingo biztanle hungariarrei luzatu die mezua: “Nahikoa da Andoaingo Carrereren erregimen diktatoriala, aske bizitzeko eskubidea daukazue! Gora Hungaria txikia”.

Diskurtsoa amaitu bezain pronto, hor ekin dio euriak goian eta behean! Kaldereroek bakerik ez dute eduki harrezkero. Kale Nagusian behera abiatu dira, eta Ubitarteko armailetan amaitu dute ibilaldia. Euskaldunako jubenilak topatu dituzte zelaian jokoan, Danena taldearen aurka ari zirela. Kaldereroek txarangaren doinu eta zartagien hotsekin giro hotza berotzeaz gain, Euskaldunako jokalariei animoak eman dizkiete, eta horri esker, bi gol bata bestearen segidan sartu dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!