Ostiralean Ondarreta ikastetxeak ospakizuna egin eta gero, larunbata Kaldereroen konpartsarena izango da. Arratsaldeko 17:00tan irtengo dira Kaletxikitik Zaharren Egoitza aldera, eta handik Goikoplazara. Kanpalekua ipini, harrera ekitaldia eta erreginen adierazpena egingo dute udaletxeko balkoitik. Ondoren, kalejiran Zumea plazaraino joango dira.