“Sorginaztien festa” haur antzerkia, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 2a, 01:00

Larunbat honetan Lekaion, arratsaldeko seietan hasita eta Jose Mari Berasategiren zuzendaritzapean.

Egape ikastolako antzerkilari txikiek Lekaion ikuskizuna eskainiko dute, larunbatean. Joxe Mari Berasategik zuzenduta, adin ezberdinetako hogeita hamar gaztetxok osatuko dute “Sorginaztien festa” emanaldia. Berasategik adierazi duenez, iaz antzeztu zuten Etxola Majikoa ikuskizun arrakastatsuaren ildotik joango da oraingoa. Pertsonaia ugari agertuko dira oholtzan: Aztiak, sorginak, baserritarrak...

Istorio eta abentura txikiz osatuko da emankizuna izango da; batzuk euskal mitologian oinarrituko dira, beste batzuk aldiz Harry Potterren estilora hurbilduko dira.

Gogotsu saio berrirako

Antzerkilari gazteak irrikitan daude, asteburuko ikuskizunari begira. Berasategik berak Aiurriri aitortu dionez: “Asteroko entseguetan gogor aritu dira, eta orain iritsi zaie ikaskideen, gurasoen eta orohar Urnietako antzerkizaleen aurrean dakitena erakusteko unea”. Larunbateko emanaldiaren aurretik, bezperan, ikaskideentzat arituko dira Egapeko ikastolan bertan.

Egitasmo berriak

Datorren astean ikasturte amaierako ikuskizunaren prestaketari ekingo diote. Euskal Frozen deituko diote, eta Lekaion eta Saroben antzezteko asmoa dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!