Elurte plana aktibatu du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ots. 6a, 01:00

Euskal Meteorologia agentziek Neguko Bide-zaintza Plana aktibatu dute, eta Andoaingo Udalak abisu horia iragarri du elurteagarik 12:00etatik 18:00ak bitarte. Ordu horretatik aurrera alerta laranja izango da. Bihar, otsailak 2, eguna alerta laranjan hasiko dugu, eta 12:00etatik aurrera abisu horira igaroko da.

Udalak gogorarazi nahi die herriko merkatariei zein bizilagunei establezimendu eta atariak garbitzeko gatza eskuragarri egongo dela Udaltzaingoaren bulego nagusian. Ustekabe edota oharretarako telefono zenbaki hauek jarri ditu Udalak eskuragarri:

Udala 943 30 08 30

Udaltzaingoa 092 / 900 300 819

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!