Kaldereroen entsegua, Berrozpen gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 31a, 01:00

Gaur izango da Andoaingo kaldereroen entsegua, Berrozpeko ikastetxean, arratsaldeko 19:00etan. Larunbat honetan abiatuko da kaldereroen konpartsa, eta entsegu bakarra izango da gaurkoa. Antolatzaileek gonbidapena luzatu diete andoaindarrei, festa kalera eramango duen ekitaldian parte har dezaten.

 

Kaldereroak, bi erreginak eta Kaletxiki txarangako kideak Ontza elkartean bilduko dira larunbat arratsaldean, eta ohikoa denez, Zahar egoitzara abiatuko dira lehenbizi. Goikoplazan daukate bigarren hitzordua, 18:00etan; han, kanpaldia jarriko dute, eta bi erreginek udaletxeko balkoitik Hungariako kaldereroen etorrera iragarriko dute; ez zaie faltako umorerik.

Larunbateko afarirako izena emateko, 679043812 (Jexux) telefonora hots egin behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!